sábado, 19 de mayo de 2012

AMAIERA BATEN HASIERA...


Denborak aurrera egiten du eta ohartu orduko ...
Tit tak erlojuak, eguna igaro den marka egutegian, esperientzia berriak, gehiago biziko ez ditugun egunak ... eta horrela 2012ko Maiatzera heldu gara. Ez, ez da amets bat, ez baduzu sinesten zoaz GOOGLE bilatzailera eta galdetu : Zein egun da gaur? Eta interneteko sare konplexu horrek erantzungo dizu: Esnatzeko ordua! Bai, noski, ez duzula sinesten zein azkar doan denbora? Ba teknologia aurreratua badago ere, momentuz ez da asmatu  denboran atzera egiteko makinarik.
Baina guk, amets egitea gustuko dugunez amets egingo dugu ikasturtearen hasierara bueltatuz.  Matrikula egin eta hantxe zegoen gainerako irakasgaiekin batera: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKAK. Ederto, informatika! Pentsatu genuen. Klaseko lehenengo eguna iritsi zen eta berarekin batera Alaitz ezagutu genuen. Bloga, teknografia, gure esperientziak … Baina, nondik nora doa irakasgai hau ? Zer da teknografia ? Horrela amaitu zen lehenengo eguna, zalantzaz betea. Ondoren, blogger bihurtzeko unea iritsi zen, baina bitartean metodologiarekin nahastuta geunden. Erlaxatu, hitzak esan, erresistentziak, baloreak … Aizu, baina gu ez gara erlaxatzen ikasteko ikastaro batera etorri! Hau Informatika da, erratuko al zen ? Baina denborarekin, ohartu ginen, gu geu ginela protagonistak eta guk geuk eraiki behar genituela gure ezagutzak. Hori argi edukita erraz jarraitu genion Alaitzek erraztutako bideari. Bidea, guk geuk egin dugu eta jarraitutako bide desberdinetan ikasitakoa elkarbanatu dugu guztiekin.

Heldu da ikasturtearen amaiera eta berarekin batera ikasketen amaiera ere. Atzo izan zen Arangoitin elkar ikusi genuen lehen eguna eta gaur agurtzeko unea iritzi zaigu. Dena den, guk agur bat baino LASTER ARTE esatea nahiago dugu. Esperientzia asko elkarbanatu ditugu elkarrekin eta baita proiektu politak sortu ere. Poza, tristura, amorrua, laguntasuna … emozioz betetako hiru urte izan dira, inoiz ahaztuko ez ditugunak. Inoiz ez dira errepikatuko hemen bizi izandako uneak, denok batera baina dugun disko gogor ederrenean egongo dira beti gordeak, gugan.
NEGUA DATORRENEAN, ZUENTZAKO:

Udazkenean jaio berria
hosto lehorren artean;
alaitasunaren hazia
begi gardenetan zehar...

Denari parrez, nola bestela?
Kezkarik gabe bizi naizela....

Ai amatxo, ez dut hazi nahi!!
Ai amatxo, negua dut zai!!

Nagusien moral zaharrak aldatzen gaitu
gezur hutsa egi gisa irakatsiz
eta ezin aske izan mundu horretan
diru-gose hasegaitzak irentsita.

Ez dut inoiz lotsarik izan
Ez dut inor lotsatu nahi
Ez dut mozkortu beharrikan
Pozik izateko naiz gai.

Pauso hotsak oihu latzak, euri artean
gorrotoa kale arrotz bustietan
arnas gabe babes eske lasterka noa
aginduz at, haur bezala bizi nahi dut.



AI TALDE, GURI ERE HAZTEKO ORDUA HELDU ZAIGU, UNIBERTSITATEAN BIZI IZAN  DUGUN UDABERRIA UTZI ETA BIZI DUGUN ERREALITATEAREN NEGURA JOATEKO ORDUA, BAINA LASAI, NAGUSIEN MORAL ZAHAR HORREK EZ GAITU GAINDITUKO ETA BIZIRAUTEA LORTUKO DUGU, GAREN MODUKOAK IZATEAGATIK, PERTSONAK, LAGUNAK, ALAIAK, BERRITZAILEAK … EREIN DEZAGUN BERAZ GURE HAZIA NEGUA DEN ERREALITATE HORI UDA BIHURTZEKO!!!
ORAIN GURE BIDEA EGITEKO UNEA IRITSI DA ...
ANTONIO MACHADO: TODO PASA Y TODO QUEDA.
"Caminante no hay camino
Todo pasa y todo queda,
pero lo nuestro es pasar,
pasar haciendo caminos,
caminos sobre el mar.

 Todo pasa y todo queda,
pero lo nuestro es pasar,
pasar haciendo caminos,
caminos sobre el mar.

Nunca persequí la gloria,
ni dejar en la memoria
de los hombres mi canción;
yo amo los mundos sutiles,
ingrávidos y gentiles,
como pompas de jabón.

Me gusta verlos pintarse
de sol y grana, volar
bajo el cielo azul, temblar
súbitamente y quebrarse...

Nunca perseguí la gloria.
Caminante, son tus huellas
el camino y nada más;
caminante, no hay camino,
se hace camino al andar.


Al andar se hace camino
y al volver la vista atrás
se ve la senda que nunca
se ha de volver a pisar.


Caminante no hay camino
sino estelas en la mar...

Hace algún tiempo en ese lugar
donde hoy los bosques se visten de espinos
se oyó la voz de un poeta gritar
"Caminante no hay camino,
se hace camino al andar..."

Golpe a golpe, verso a verso...

Murió el poeta lejos del hogar.
Le cubre el polvo de un país vecino.
Al alejarse le vieron llorar.
"Caminante no hay camino,
se hace camino al andar..."

Golpe a golpe, verso a verso...

Cuando el jilguero no puede cantar.
Cuando el poeta es un peregrino,
cuando de nada nos sirve rezar.
"Caminante no hay camino,
se hace camino al andar..."

Golpe a golpe, verso a verso.



lunes, 14 de mayo de 2012

POST-PROGRAMA

Hemen gaude, ordenagailu baten aurrean, post-programa deritzon hau egin nahian, zer den oso argi jakin ez arren. Dena den, gure jakin-minari esker ziur gaude aurrera egingo dugula.

 Baina, zer da POST-PROGRAMA?

Ohituta gaude ikasgaia hasi aurretik edukiak, helburuak, metodologia... zehaztuta izatera, hots, programazio batean oinarria izatea. Modu honetan, programazio horretan zehaztutakoa lantzen da eta, sarritan, haurren beharrizanak eta premiak ahazten ditugu. Ezin ahaz dezakegu, gainera, haurrak ikaskuntza prozesuaren protagonistak direla, haiek euren ezagutzak erakitzen dituzten pertsona aktiboak, hain zuzen ere. Horregatik, guk ere kontuan izan behar ditugu une bakoitzeko baldintzak, sor daitezkeen arazoak, ikasleen interesak...

Honekin guztiarekin esan nahi dugu ikaskuntza malgua izan behar dela eta momentu bakoitzera egokitzeko gaitasuna izan behar duela. Horrez gain, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua bi norabidetan ematen da, eta hau ahaztu ezin dugun faktorea da.

Aurrekoa ikusita, post-programa zera dela esan dezakegu:

Ikasketa prozesu bat aurrera eraman ondoren, bertan bizi izandakotik (metodologia, helburuak, edukiak...) ondorioztatzea, programazio bat sortuz. Horrela, prozesuan zehar egondako zailtasunak, hausnarketak... islatuta geratuko dira eta benetan ziurtatuko dugu eskaini nahi digutun edukiak eta helburuak beteko direla.
Modu honetan, haurrak bere ezagutza eraikiko du, irakaslea bitartekaria izanik. Era berean, haurren interesetatik abiatuko garenez pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen diegula bermatuko dugu.

Hau guzti hau kontuan izanik, hona hemen gure postprograma:

(Egin klik irudiaren gainean)

martes, 8 de mayo de 2012

Amets egiteko eskubidea.

“Blog bat sortuko duzue”. Horixe esan zigun ikasgaiaren hasieran Alaitzek. Momentu hartan gelakide bakoitzaren burutik gauza desberdinak pasatu ziren: Blog-a, zein ondo!; Blog bat?... uff …; Blog-a, eta zer da hori? … Iritziak, jarrerak erresistentziak edo baloreak desberdinak izan ziren baina guztiok genuen gauza bat komunean: BLOG BAT SORTU BEHAR GENUEN.

Lanarekin hasteko unea iritzi zenean, bi kide berri agertu ziren gure taldean: KONFIDANTZA EZA eta JAKINMINA eta gurekin egon dira orain arte. Bide luzea egin dugu elkarrekin eta azkenean konfiantza ezak utzi egin gaitu. Beste modu batera esanda, jakinminak konfiantza eza gainditu du.

Horrela, teknofobiatik teknofiliaranzko norabidea hartu dugu. Oraingo honetan, GPS-ak bide egokia hartzera eraman gaitu, gure gidaria izan den jakinminak, berea kosta bazaio ere teknologia berrien munduan murgildu baikaitu.

IKT-etan aurrera pausu bat ematearen adierazbide izan da irakasgai honetan burutu dugun lana, hots, BLOGAK HAUR HEZKUNTZAN.

Gauza asko eta desberdinak egin daitezke blogekin haur hezkuntzan baina hori, inguratzen gaituen errealitatearen araberakoa izango da. Dena den, egin daitekeen guztia ezagutzea komeni zaigu irakasle moduan, sarritan utopikoa bada ere, utopia hori delako erronkak markatzen dizkiguna, berrikuntzarako bidean jartzen gaituena eta irakasleok etengabeko ikaskuntzan murgiltzen gaituena. Egin dezagun amets beraz errealitate utopiko horrekin, etorkizunean utopiko izateari utzi eta egiazkoa bihurtu dadin.

Amets egiteko eskubidea dugulako …





"La posibilidad de realizar un sueño es lo que hace que la vida sea interesante " Paulo Coelho.

lunes, 7 de mayo de 2012

Maiatzak 7



    1.    Taldea:  SUKALDEAN TRASTEATUZ

    Gaurko lehenengo taldeak, Sukaldean trasteatuz, komikiek haurrekin izan dezaketen erabilera erakutsi digute. Irakasleok ohituta gaude formatu bereko ipuinak edota liburuak erabiltzen, baina bada garaia baliabide berria gelan sartzeko. Kasu honetan, komikia dugu tresna interesgarria. Taldeak oso aurkezpen ona ekarri digu gelara, lehenengo momentutik taldekide baten antzezpenak arreta eta interesa izatea eragin duen bitartean. Bestalde, zenbait pertsonari egindako elkarrizketek ikuspuntu ezberdinak entzuteko aukera eman digute baina, haurrekin lan egingo dugunez gero, hauen interesa zein den jakitea izan da gure ustez garrantzitsuena; izan ere, protagonistak haurrak izango diren mundu honetan, hauen gaitasunak eta gogoak ezagutzea ezinbestekoa deritzogu. Beraz, eta aurreko guztia laburbilduz, uste dugu talde honek lan handia egin duela (nabaria da ordu pilo eman dutela lana egiten) eta, horrexegatik, hori emaitzan islatuta geratu behar dela, esfortzu handia egin dutela ageria delako.

2.Taldea:  ASTERO OSTERO ASTERA

   Bigarren ebaluazio honetan eskola 2.0 landu dute berriro ere. Hasiera batean teoria pixka bat azaldu dute eta, horretarako, prezi programa erabili dute. Hasieran prezi programarekin arazoak izan dituztela azaldu duten arren egindako prezi aurkezpena oso ondo gelditu zaie eta, beraz, haien ikasketan aurrera egin dutela argi ikusi da. Gero bideo interesgarri bat ipini dute eta guretzat eskola 2.0 zer zen erantzutea eskatu digute. Oraindik ez dugu aukerarik izan gure erantzunak ikusteko, denboraz txarto gindoazenez, blogera igoko dituztelako. Bukatzeko, paper batean bakoitzaren gauza positiboak idatzi ditugu. Ariketa hau interesgarria iruditu zaigu guztioi gustatzen zaigulako ditugun alde positiboak entzutea. Beraz, hau guzti hau jakinda egin duten aurkezpena oso ondo egon dela uste dugu.


"Excelente maestro es aquel que, enseñando poco, hace nacer en el alumno un deseo grande de aprender" (arturo graf)


   ETORKIZUNA__BALIABIDEAK
 AMAITZEN__ HELBURUAK


Apirilak 26:


1.  Taldea:  KLIKASTEN 

          Gaur lehenengo aurkezpena KLIKASTEN taldekoek egin dute eta haien gaia Tik eta Tak izan da.  Hasiera batean bi egoera ezberdin aurkeztu dituzte. Bi egoera horien bitartez erakutsi digute teknologia berriak erabili arren antzinako irakasle baten jarrera izan dezakegula, beraz, izan behar dugun jarrera ez da soilik teknologia berriak erabiltzea baizik eta horiek erabiltzea irakaskuntza esanguratsu baten bitartez.
          Gero bideo txiki bat jarri digute, haiek egindakoa eta benetan ona izan da. Hasiera batean kostatu zaigu haiek egindako bideo bat zela ohartzea …profesionalen bideoa zirudien. Bukatzeko teoria pixka bat azaldu dute, interesgarria eta esanguratsua iruditu zaiguna eta hori egiteko “Presi” programa erabili dute. Bukatzeko, uste dugu talde hau ez dela eskas gelditu baliabideen kontuan , antzerkia, bideoa, presia … denetarik erabili dute eta gainera egindako aurkezpena entretenigarria eta polita iruditu zaigu. Beraz, ZORIONAK KLIKASTEN TALDEARI!
         
2.  Taldea:  KUKULUMUTXU 

          Gaurko bigarren taldean KUKULUMUTXU taldea izan da eta berriro ere teknografia gaia ekarri dute gelara.  Hasiera batean, lasaitasunerako momentua ireki dute gelan, begiak itxi eta benetan hunkigarria izan den testua irakurri dute.  Gero bakoitzaren teknografia ipini dute eta teknografia bakoitza bukatutakoan zapi bat hartu eta kandela bat piztu egin du protagonistak.   Gelaren prestaketa oso egokia iruditu zaigu eta bakoitzaren teknografia polita eta hunkigarria izan dira aldi berean, barreak eta negarrak ikusi dira gelan, benetan momentu ahaztezina.
Gainera, gure taldean hausnarketa txikitxo bat egin dugu eta diplomatura bukatzear dugula eta 3 urte elkarrekin eman dugun arren elkar ez dugula ezagutzen uste dugu. Beraz, aurkezpen honen ondoren taldekide hauek hobeto ezagutzen ditugula uste dugunez ondo legoke bakoitzak bere teknografia egiteko aukera izatea elkar hobeto ezagutzeko. Bukatzeko taldeko teknografia ipini dute, talde osoa kontuan hartu dute 3 urte hauetan izan garen taldea.
Egindako aurkezpena benetan hunkitu gaitu eta momentu oro adi egotea lortu dute. Beraz ZORIONAK KUKULUMUTXU


“POZA ETA TRISTURA ALDI BEREAN, TALDEA GARA ELKARREKIN IKASI ETA GOZATU DUGU, AHAZTESINAK IZANGO DIREN URTEAK, ESKERRIK ASKO”



BUKAERA-TRISTURA

POZA- OROITZAPENAK




Apirilak 23:


1.  Taldea:  HAUR HEZKUNTZA BILBO

          Aurkezpenen bigarren eguna heldu da eta lehenengo txanda HAUR HEZKUNTZA BILBO taldearena izan da. Euren gaia “teknografia” izan da baina nahiz eta aurreko astean gaia berbera egon, haiek beste modu batez enfokatu dute.           Oro har, gustatu egin zaigu, batez ere “movie maker” aurkezpena egiteko aukeratu duten abestia, Mikel Laboarena alegia. Oso hunkigarria izan da eta oso aproposa. Teknografia gaiak ez du ematen askotarako baina haiek mamia ateratzen lortu dute. Horretaz gain, gero “Movie maker” programari buruzko azalpena oso ondo etorri da. Hasieran denok pentsatu dugu agian gaiarekin bat ez zetorrela baina berehala konturatu gara denok arazo berberak izan ditugula eta haiek emandako azalpenei esker askoz hobeago ulertu dugu “Movie maker” programaren erabilera. Egia da “Movie maker” bertsio piloa daudela baina gutxi gorabehera bertsio guztiek oinarri bera daukate eta funtsean gauza bera dela.
          Emaitzari dagokionez, ikusten dugu aurkezpenaren atzetik lana egon dela eta emaitza ere ona izan dela.


2.  Taldea:  LAU MILA KOLORE
         
          Gaurko bigarren taldea LAU MILA KOLORE taldea izan da. Horren gaia “irakasleen konpetentzia” izanik. Talde honek telebistako lehiaketa baten partaide bihurtu gaitu bat-batean, “Quieres ser millonario?”-ren lehiakideak, hain zuzen.
          Aurkezpena oso dinamikoa izan da eta plist-plast batean amaitu da. Egia esan gaia nahiko teorikoa izan da eta haiek lortu dute erabat praktiko eta erakargarria izatea. Oso argi geratzen da nola edozein gai edo edukia motibazio egokia erabiliz posiblea dela irakastea. Ikasleak aktiboak izan behar dira, parte-hartzaileak eta hori talde honek lortu du.
          Beraz, guk uste dugu talde honek egindako lana oso ona izan dela, batez ere, haiek transmititu nahi zuten ezagutza erabili duten bidea, prozesua.

3.  Taldea:  KUXKUXEATUZ

          Gaurko hirugarren eta azken taldea izan da. Gaia “Eskola 2.0” izan da. Egia esan gai hau nahiko ezaguna edo hurbila egiten zaigu, ahoz aho dabilen gauza bat delako orain dela hainbat urtetik. Baina era berean, esan dezakegu nahiko ezezaguna egiten zaigula edukiari dagokionean. Ordenagailuak geletan, arbela digitala, blogak eta halako tresnak teknologia berriekin erlazionatuta daudenak dira baina benetan aplikagarria da gure ikastetxeetan? Benetan gure egungo irakasleek erabiltzen dituzte? Etekinak lortzen dira?
          Halako galderei erantzuna ematen saiatu da talde honek. Orain badakigu badaudela ikastetxe batzuek benetan erabiltzen dituztela. Guri gustatu zaigu bereziki “Pelutxe”arena, hau da, ikastetxez ikastetxe geletan gertatzen dena zabaltzea. Komunikazioa oso inportantea da gure arloan, hots, hezkuntza arloan, baina gero errealitatean ematen du gela bakoitza irla bat dela, beldurra dago gelan gertatzen dena hedatzea eta hori hain zuzen ere da apurtu behar dena.
          Era berean, ezin dugu ahaztu talde honek bere aurkezpenerako egin duten azken zatia, hau da, ipuinarena, nola sortu ipuin bat sarean. “Story Jumper” izeneko programarekin. Oso erakargarria da ipuina haurrentzat eta baliabide hori aprobetxatzeko beharra daukagu, zalantza barik, beraz, eskerrik asko ekarpenagatik.
         
La tecnología, como parte de la cultura, debe estar 

necesariamente en la escuela ".




INTERESA- LANA
GOGOA- TELEBISTA









Apirilak 16


1.  Taldea:  JAKINMINEZIKASI

          Gu gara JAKINMINEZ taldea beraz, auto-ebaluazioa egingo dugu. Gure gaia e-portafolioa izan da eta egia esan printzipioz nahiko teorikoa topatu dugu. Hori bai, hasieratik argi samar eduki dugu nola bideratuko genuela, hau da, teoria aipatu, oinarri gisa baina gero elkarrizketen bitartez lana praktikoagoa izan zedin.
Taldekide guztiok bat gatoz jakinarazi nahi genituen edukiak ondo egin genuela baita erabili dugun metodologia ere.
          Baina lana ez da izan erraza, alderantziz, nahiko korapilatsua izan da, une batzuetan larregi. Kontuan izan behar dugu gure ikasketa prozesua izugarria izan dela; izan ere, gure hastapena ez dugu esango 0-tik hasi dela baina nahiko analfabetoak ginen teknologia berrietan. Hori dela eta gure inplikazioa altua izan da eta agian horregatik oso gustura geratu gara guk egindako aurkezpenarekin, batez ere, lan horren atzean ikasketa piloa egon delako baita lan izugarria. Hori bai, gure  “taldekidetasuna”-ri ez dio eragin, alegia, taldea oso finkoa da eta zailtasunek eta oztopoek indartzen gaituzte. Lankidetza oso ona da eta norberaren lanak gainerakoa osatzen du. Gure mugak zeintzuk diren argi ditugu eta horregatik ez daukagu arazorik laguntza eskatzeko.
          Ildo honi jarraituz, gure aurkezpena nahiko sortzaile izan dela uste dugu. “Movie maker” programari esker “Callejeros” itxura eman diogu lanari eta emozioak une batzuetan azalean geratu dira, hori guztia musikak lagunduta. Bestalde, gaia oso lagungarria izan daitekeela gure hurbileko etorkizunean uste dugu.
          Amaitzeko eta aipatutako hau guztia aintzat hartuta uste dugu lan bikaina egin dugula, eta ez da harrokeriagatik baizik eta egindako lana, inplikazio eta ikaskuntzagatik.





2.  Taldea:  ETORKIZUNA ERAIKITZEN
         
Lehenengo egun horretan gure ostean bigarren taldea aurkezpena egiten  ETORKIZUNA ERAIKITZEN  izan zen eta haien gaia “Teknografia: irakasle identitatea” izan zen.
Aurkezpena hasi aurretik teknografia zer zen ez genekien, baina eurek emandako azalpenarekin argi utzi zuten zer zen. Hasiera batean teknografiaren azalpen txikia eman zuten eta ondoren irakaslearen jarrera ikasleekiko nolakoa izan beharko lukeen erakutsi ziguten bideo labur baina esanguratsuen bitartez. Hauek argi utzi zuten irakasleon jarrera zein izan behar den. Bideo hauek barregura sortu arren eta honek guk primeran pasatzea eragin arren,  kontuan izan behar dugu ikusitako egoerak (onak zein txarrak) egon badaudela eta gure etorkizuneko ikastetxeetan onak soilik egotea nahi dugula.
Honen ostean taldekide guztien teknografia erakutsi ziguten, benetan hunkigarria.
          Aurreko guztia esanda, oso lan ona egin dutela uste dugu baliabide desberdinak erabiliz teoría eta praktika uztartuz. 

3.  Taldea:  ARMONIKALEWINSKY

          Lehen egun honi bukaera emateko ARMONIKALEWINSKY taldekoen aurkezpena izan genuen eta gaurkoan aurkezpen honen balorazioa ekarri nahi izan dizuegu. Gairik gabeko aurkezpena izan da eta honek, gure ustez, zailtasuna ematen dio aurkezpenari eta aurkezpenaren prestaketari. Hala ere,  lortu zuten giroa primerakoa izan zen eta egindako lana izugarrizkoa. Aurkezpenari hasiera emateko Javik testu bat irakurri zuen, benetan hunkigarria, eta gero geure erresistentzia eta baloreekin aritu ginen azkenean erresistentziak alde batera utziz eta baloreak gelako zuhaitz batean jarriz. IKT- etan berriak ez zirela nabaritu zen, eta haien esperientzia aurkezpenean islatu zen momentu oro baina hala ere, egindakoa prestatzeko izugarrizko lana dagoela atzetik uste dugu. Beraz, hau eta bukaerako emaitza primerakoa iruditu zitzaigula kontuan izanda, gure nota 10  da. ZORIONAAK TALDE!!!

“El éxito no se logra sólo con cualidades especiales. Es sobre todo un trabajo de constancia, de método y de organización.” (JP.Sergent)






POZTASUNA_ EKARPENAK
GUSTORA- BARREAK