lunes, 14 de mayo de 2012

POST-PROGRAMA

Hemen gaude, ordenagailu baten aurrean, post-programa deritzon hau egin nahian, zer den oso argi jakin ez arren. Dena den, gure jakin-minari esker ziur gaude aurrera egingo dugula.

 Baina, zer da POST-PROGRAMA?

Ohituta gaude ikasgaia hasi aurretik edukiak, helburuak, metodologia... zehaztuta izatera, hots, programazio batean oinarria izatea. Modu honetan, programazio horretan zehaztutakoa lantzen da eta, sarritan, haurren beharrizanak eta premiak ahazten ditugu. Ezin ahaz dezakegu, gainera, haurrak ikaskuntza prozesuaren protagonistak direla, haiek euren ezagutzak erakitzen dituzten pertsona aktiboak, hain zuzen ere. Horregatik, guk ere kontuan izan behar ditugu une bakoitzeko baldintzak, sor daitezkeen arazoak, ikasleen interesak...

Honekin guztiarekin esan nahi dugu ikaskuntza malgua izan behar dela eta momentu bakoitzera egokitzeko gaitasuna izan behar duela. Horrez gain, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua bi norabidetan ematen da, eta hau ahaztu ezin dugun faktorea da.

Aurrekoa ikusita, post-programa zera dela esan dezakegu:

Ikasketa prozesu bat aurrera eraman ondoren, bertan bizi izandakotik (metodologia, helburuak, edukiak...) ondorioztatzea, programazio bat sortuz. Horrela, prozesuan zehar egondako zailtasunak, hausnarketak... islatuta geratuko dira eta benetan ziurtatuko dugu eskaini nahi digutun edukiak eta helburuak beteko direla.
Modu honetan, haurrak bere ezagutza eraikiko du, irakaslea bitartekaria izanik. Era berean, haurren interesetatik abiatuko garenez pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen diegula bermatuko dugu.

Hau guzti hau kontuan izanik, hona hemen gure postprograma:

(Egin klik irudiaren gainean)

No hay comentarios:

Publicar un comentario