lunes, 7 de mayo de 2012

Apirilak 23:


1.  Taldea:  HAUR HEZKUNTZA BILBO

          Aurkezpenen bigarren eguna heldu da eta lehenengo txanda HAUR HEZKUNTZA BILBO taldearena izan da. Euren gaia “teknografia” izan da baina nahiz eta aurreko astean gaia berbera egon, haiek beste modu batez enfokatu dute.           Oro har, gustatu egin zaigu, batez ere “movie maker” aurkezpena egiteko aukeratu duten abestia, Mikel Laboarena alegia. Oso hunkigarria izan da eta oso aproposa. Teknografia gaiak ez du ematen askotarako baina haiek mamia ateratzen lortu dute. Horretaz gain, gero “Movie maker” programari buruzko azalpena oso ondo etorri da. Hasieran denok pentsatu dugu agian gaiarekin bat ez zetorrela baina berehala konturatu gara denok arazo berberak izan ditugula eta haiek emandako azalpenei esker askoz hobeago ulertu dugu “Movie maker” programaren erabilera. Egia da “Movie maker” bertsio piloa daudela baina gutxi gorabehera bertsio guztiek oinarri bera daukate eta funtsean gauza bera dela.
          Emaitzari dagokionez, ikusten dugu aurkezpenaren atzetik lana egon dela eta emaitza ere ona izan dela.


2.  Taldea:  LAU MILA KOLORE
         
          Gaurko bigarren taldea LAU MILA KOLORE taldea izan da. Horren gaia “irakasleen konpetentzia” izanik. Talde honek telebistako lehiaketa baten partaide bihurtu gaitu bat-batean, “Quieres ser millonario?”-ren lehiakideak, hain zuzen.
          Aurkezpena oso dinamikoa izan da eta plist-plast batean amaitu da. Egia esan gaia nahiko teorikoa izan da eta haiek lortu dute erabat praktiko eta erakargarria izatea. Oso argi geratzen da nola edozein gai edo edukia motibazio egokia erabiliz posiblea dela irakastea. Ikasleak aktiboak izan behar dira, parte-hartzaileak eta hori talde honek lortu du.
          Beraz, guk uste dugu talde honek egindako lana oso ona izan dela, batez ere, haiek transmititu nahi zuten ezagutza erabili duten bidea, prozesua.

3.  Taldea:  KUXKUXEATUZ

          Gaurko hirugarren eta azken taldea izan da. Gaia “Eskola 2.0” izan da. Egia esan gai hau nahiko ezaguna edo hurbila egiten zaigu, ahoz aho dabilen gauza bat delako orain dela hainbat urtetik. Baina era berean, esan dezakegu nahiko ezezaguna egiten zaigula edukiari dagokionean. Ordenagailuak geletan, arbela digitala, blogak eta halako tresnak teknologia berriekin erlazionatuta daudenak dira baina benetan aplikagarria da gure ikastetxeetan? Benetan gure egungo irakasleek erabiltzen dituzte? Etekinak lortzen dira?
          Halako galderei erantzuna ematen saiatu da talde honek. Orain badakigu badaudela ikastetxe batzuek benetan erabiltzen dituztela. Guri gustatu zaigu bereziki “Pelutxe”arena, hau da, ikastetxez ikastetxe geletan gertatzen dena zabaltzea. Komunikazioa oso inportantea da gure arloan, hots, hezkuntza arloan, baina gero errealitatean ematen du gela bakoitza irla bat dela, beldurra dago gelan gertatzen dena hedatzea eta hori hain zuzen ere da apurtu behar dena.
          Era berean, ezin dugu ahaztu talde honek bere aurkezpenerako egin duten azken zatia, hau da, ipuinarena, nola sortu ipuin bat sarean. “Story Jumper” izeneko programarekin. Oso erakargarria da ipuina haurrentzat eta baliabide hori aprobetxatzeko beharra daukagu, zalantza barik, beraz, eskerrik asko ekarpenagatik.
         
La tecnología, como parte de la cultura, debe estar 

necesariamente en la escuela ".




INTERESA- LANA
GOGOA- TELEBISTA









No hay comentarios:

Publicar un comentario