martes, 8 de mayo de 2012

Amets egiteko eskubidea.

“Blog bat sortuko duzue”. Horixe esan zigun ikasgaiaren hasieran Alaitzek. Momentu hartan gelakide bakoitzaren burutik gauza desberdinak pasatu ziren: Blog-a, zein ondo!; Blog bat?... uff …; Blog-a, eta zer da hori? … Iritziak, jarrerak erresistentziak edo baloreak desberdinak izan ziren baina guztiok genuen gauza bat komunean: BLOG BAT SORTU BEHAR GENUEN.

Lanarekin hasteko unea iritzi zenean, bi kide berri agertu ziren gure taldean: KONFIDANTZA EZA eta JAKINMINA eta gurekin egon dira orain arte. Bide luzea egin dugu elkarrekin eta azkenean konfiantza ezak utzi egin gaitu. Beste modu batera esanda, jakinminak konfiantza eza gainditu du.

Horrela, teknofobiatik teknofiliaranzko norabidea hartu dugu. Oraingo honetan, GPS-ak bide egokia hartzera eraman gaitu, gure gidaria izan den jakinminak, berea kosta bazaio ere teknologia berrien munduan murgildu baikaitu.

IKT-etan aurrera pausu bat ematearen adierazbide izan da irakasgai honetan burutu dugun lana, hots, BLOGAK HAUR HEZKUNTZAN.

Gauza asko eta desberdinak egin daitezke blogekin haur hezkuntzan baina hori, inguratzen gaituen errealitatearen araberakoa izango da. Dena den, egin daitekeen guztia ezagutzea komeni zaigu irakasle moduan, sarritan utopikoa bada ere, utopia hori delako erronkak markatzen dizkiguna, berrikuntzarako bidean jartzen gaituena eta irakasleok etengabeko ikaskuntzan murgiltzen gaituena. Egin dezagun amets beraz errealitate utopiko horrekin, etorkizunean utopiko izateari utzi eta egiazkoa bihurtu dadin.

Amets egiteko eskubidea dugulako …





"La posibilidad de realizar un sueño es lo que hace que la vida sea interesante " Paulo Coelho.

No hay comentarios:

Publicar un comentario