lunes, 7 de mayo de 2012

Maiatzak 7



    1.    Taldea:  SUKALDEAN TRASTEATUZ

    Gaurko lehenengo taldeak, Sukaldean trasteatuz, komikiek haurrekin izan dezaketen erabilera erakutsi digute. Irakasleok ohituta gaude formatu bereko ipuinak edota liburuak erabiltzen, baina bada garaia baliabide berria gelan sartzeko. Kasu honetan, komikia dugu tresna interesgarria. Taldeak oso aurkezpen ona ekarri digu gelara, lehenengo momentutik taldekide baten antzezpenak arreta eta interesa izatea eragin duen bitartean. Bestalde, zenbait pertsonari egindako elkarrizketek ikuspuntu ezberdinak entzuteko aukera eman digute baina, haurrekin lan egingo dugunez gero, hauen interesa zein den jakitea izan da gure ustez garrantzitsuena; izan ere, protagonistak haurrak izango diren mundu honetan, hauen gaitasunak eta gogoak ezagutzea ezinbestekoa deritzogu. Beraz, eta aurreko guztia laburbilduz, uste dugu talde honek lan handia egin duela (nabaria da ordu pilo eman dutela lana egiten) eta, horrexegatik, hori emaitzan islatuta geratu behar dela, esfortzu handia egin dutela ageria delako.

2.Taldea:  ASTERO OSTERO ASTERA

   Bigarren ebaluazio honetan eskola 2.0 landu dute berriro ere. Hasiera batean teoria pixka bat azaldu dute eta, horretarako, prezi programa erabili dute. Hasieran prezi programarekin arazoak izan dituztela azaldu duten arren egindako prezi aurkezpena oso ondo gelditu zaie eta, beraz, haien ikasketan aurrera egin dutela argi ikusi da. Gero bideo interesgarri bat ipini dute eta guretzat eskola 2.0 zer zen erantzutea eskatu digute. Oraindik ez dugu aukerarik izan gure erantzunak ikusteko, denboraz txarto gindoazenez, blogera igoko dituztelako. Bukatzeko, paper batean bakoitzaren gauza positiboak idatzi ditugu. Ariketa hau interesgarria iruditu zaigu guztioi gustatzen zaigulako ditugun alde positiboak entzutea. Beraz, hau guzti hau jakinda egin duten aurkezpena oso ondo egon dela uste dugu.


"Excelente maestro es aquel que, enseñando poco, hace nacer en el alumno un deseo grande de aprender" (arturo graf)


   ETORKIZUNA__BALIABIDEAK
 AMAITZEN__ HELBURUAK


No hay comentarios:

Publicar un comentario