lunes, 2 de abril de 2012

Shhhhhhhhhhhhhh



Sarritan ez gara ohartzen isiltasunak duen garrantziaz eta ez diogu behar besteko balioa ematen. Gaur klasean gai hau atera da eta interesgarria iruditu zaigunez honen inguruko hausnarketa batekin gatoz gaurkoan.

Isiltasuna gai garrantzitsua izan da filosofo eta pentsalarientzat mendeetan zehar.
Gaur eguneko gizartea zaratatsua da eta isiltasunaz ahaztu egiten gara, benetako abentura baita isilik egoteko espazioak aurkitzea. 

Garrantzi handia ematen zaio komunikazioari, baina isiltasuna komunikazio horren parte al da? kalitatezko hezkuntzari buruz hitz egiten dugunean entzumena, arreta eta enpatia kontzeptuak sarritan agertzen dira baina ahaztu egiten da, ez dagoela entzumenik, enpatiarik edota harremanik isiltasunik ez badago.


 ISILTASUNA: Soinu-eza. Honela definitzen da, baina hori al da soilik isiltasuna? Egin dezagun sakonki honen inguruko hausnarketa.

Isiltasuna, ez da hitzaren gabezia, baizik eta bizitzarako
elementu beharrezkoa eta oinarrizko hazia.


Hitz egitea garrantzitsua dela esaten da, baina edonola hitz egitea ere bai? Sarritan esanguratsuagoa da isilune bat, gaizki erabilitako mila hitz baino. Ez ditzagun hitzak gastatu, ederrak baitira eta erabilgarriak oso.

( Hausnarketa hau egiteko "El silencio: Un reto educativo" liburuan oinarritu gara)

"It is better to be king of your silence that slave of your words" William Shakespeare




Isiltasuna - Enpatia
Komunikazioa - Errespetua



No hay comentarios:

Publicar un comentario