martes, 10 de abril de 2012

1. ARTIKULUA (GURE LANA)

 Artikulua:  “Nola ebaluatu unibertsitate esparruan”    (Jose Miguel CORREA)


IKT-ak informazioa bilatu, aztertu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak zein baliabideak dira. Esan daiteke nahiko kontzeptu berria dela, eta barneratzen dituen esparruetako bat hezkuntza esparrua da.
IKT-ak goi mailako hezkuntzan finkatu ahala, portafolio elektronikoaren erabilera gora joan da. Portafolio mota asko daude helburu zein egituraren arabera, hala nola, blogak, Mahara aplikazioak, sare sozialekin lotuta dauden lekuak, ea.

  1.    Blog-ak:

Unibertsitateko ikasleek erabiltzen duten lehenengo hurbilketa da. Ikasleek bertan artikulu, argazki eta bideoak biltzen dituzte euren irakasgaiekin zerikusia dutenak. Batez ere Hezkuntza instituzioekin harremanetan jartzeko erabiltzen dute baita euren ikaskideekin informazioa konpartitzeko.
Blogak, izatez, egunerokoak dira, sarreren bitartez antolatuak non erabiltzaileek euren esperientziak eta ikasketak hedatzen dituzten. Eguneroko hauek web orrietan eraikitako daude.
    2.Mahara aplikazioak:

Bideoak, artxibo-multimediak, irudiak eta abar gordetzen diren artxibo-guneak dira non mota ezberdineko erabiltzaileen profilak ezartzen diren, horren arabera gai espezifikoak lantzeko gune aproposak sortzen direlarik.

3.    Sare sozialekin lotuta daudenak:

Helburua da komunitate jakin batzuetan lankidetza sustatzea. Adb: Irakasleentzako “Elkarrikertuz” aplikazioa. Komunitate hauei “NING” izenaren bitartez ezagutzen zaie.

Portafolio elektronikoa

Ikasteko erabiltzen diren ohiko karpeten ordezko karpeta digitalak dira. Portafolio elektronikoak IKT-en abantailak bereganatzen ditu ikaste esperientziak konpartitu, diseinatu edo antolatzeko. IKT-ei esker, malguago eta aberatsagoak dira, lankidetza eta erabiltzaileen arteko komunikazioa errazten dutelako. Bide batez, irakaslearentzako ere oso erabilgarria izan daiteke ikasleen ikaste prozesua baloratzeko, izan ere, ikasleak erabilitako metodologia zein denboraren antolaketa agerian geratzen baitira. Irakaslearen ebaluaketa ez da mugatzen emaitza akademikoetara baizik eta ebaluaketa jarraia ezar dezake jarraitutako prozesua ere ikusteko. Portafolio elektronikoari esker ikaslearen auto-aprendizaia  sustatzen da baita norberaren auto-ebaluazioa.

1) Portafolioaren egitura:
Libre, erdi-egituratua edo erabat egituratua izan daiteke, helburu eta egin beharrekoaren arabera.
Dena den, orokorrean, aurkibidea, aurkezpen bat, ikasketa prozesua ikusten den egitura bat eta amaiera daude. Esan beharra dago ere, portafolioa kolektibo zein indibiduala izan daitekeela edo bien arteko konbinaketa bat.

 2)   Portafolioaren edukia:

 Portafolioaren edukia, helburu, gaia eta egituraren araberakoa izango da, baita, ikaslearen edo irakaslearen sormenaren araberakoa. Beraz, portafolioaren edukia irakasleak edota ikasleak zehaztuko du.

Eguneroko sarrerak, hausnarketak, gutunak, e.a.
Buru-mapak, argazkiak, artxiboak, e.a
Bideoak.
Elkarrizketak.
Lan-idatziak, azterketak, aurkezpen digitalak.
Ikerketak.
Bibliografiak
Ebaluaketak (ikasleena, irakasleena edo komunitatearena)

 3)   Portafolioaren diseinua (Gauzatzeko erabaki estrategikoak):
Lehendabizi pentsatu behar da zertarako diseinatzen den.
Jarraian, informazioa bilketaren prozesua hasten da (materialak, elkarrizketak, e.a.)Bildutako informazioa aukeratu behar da. (baliogarriena)
Gogoeta edo hausnarketa bat egin behar da.
    4)  Portafolioaren zabalkuntza:
  Jarraitu edo aintzat hartu behar diren pausoak:

  • Euskarri digitala aukeratu. (blog-a, Mahara aplikazioa, Wiki-a, Moodle, e.a.)
  • Portafolioaren diseinua (antolakuntza, erakargarria izan behar da)
  • Lankidetza sustatzeko egitura:
  • Gonbidatuak, gure komunitateko partaideen iritziak, e.a.
  • Beste portafolioen helbideak, lotura interesgarriak, e.a.
  • Blogaren erabiltzaileen arteko komunikazioa laguntzen duen tresna.
5)Portafolioa ebaluazio erregistro gisa
     Egiturari  eta edukiei dagokienez, ondo edo hobe daitekeena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario