Zenbait aditu eta ikerketaren arabera, liburuaren paperezko bertsioa desagertu egingo da denborarekin eta bere lekua ebook direlako liburu elektronikoek hartuko dute.
Baina zer gertatuko da hezkuntzan? Gaur eguneko testu liburuak ordezkatuko al dituzte bertsio elektronikoek? Suposatzen da gizartea bizitzen ari den egoerarekin hori gertatuko dela baina ezin dezakegu ziurtatu, hezkuntzan epe luzera ez baitago ezer ziurrik.
Hezkuntzaren esperientziak eta historia kontuan harturik esan genezake berrikuntzak geletan sartzea kostatu izan dela, prestakuntza eza eta IKT-ko tresnek zuten kostu altuagatik.
Dena den gaur egun horrek ez du balio, ”besapean ordenagailu batekin” jaio diren belaunaldi baten aurrean baikaude eta kostuak berak ere behera egin duelako. Tendentzia hau areagotu egingo da hemendik aurrera, gero eta gazteago hasten baitira informazio eta komunikazio tresnekin harremanetan. Hori gutxi balitz, tresna hauek eskaintzen dituzten enpresen kopurua handitzeak, hauen kostua jaistea ekarri du, horrela, teknologia denon eskura utziz.
Beraz, ba al dute zentsurik ikas liburuek XXI. mendeko eskolan? Nolakoak izango dira etorkizuneko liburuak? Irakasleek beraien lana burutu ahal izango dute paperezko ikas libururik gabe?
Gure ustez, onuragarria da gizartean aurkezten diren beharrizanei aurre egiteko prestatzea haurrak zein irakasleak, baina badira geletan mantendu beharko liratekeen libururik ere: hiztegiak, entziklopediak …
Horrez gain, materiala eta tresna berrietara egokitzeak ez du logikarik klaseak emateko metodologiak aldatzen ez baditugu.
Bukatzeko, esan, gure ustez guzti honen “konponbidea” OREKAN datzala eta ez direla hobeak tresna teknologiko berriak sistema tradizionalen aurrean, denbora berrietara egokitu behar dugu baina gainerako gauza guztiak ahaztu gabe.
ETORKIZUNA- EZJAKINTASUNA
OREKA-MALGUTASUNA
"La diferencia entre el pasado, el presente y el futuro es sólo una ilusión persistente."
HORRELAKOA IZANGO AL DA GURE ETORKIZUNA?
No hay comentarios:
Publicar un comentario