Zer-nolako esaldi polita, ezta? Baina, badauka zentzurik edo errima daukan esaldi bat baino ez dugu ikusten?
Ohituta gaude, ikasleok gauza guztiak ebaluatzeko, kritikatzeko, bai onerako zein txarrerako. Horri pentsamendu kritikoa deitzen diogu, baina bada?
Pentsamendu kritiko hori martxan jartzen dugunean, gure gizartean ezarrita dauden arauetatik baliatzen gara. Ez dugu ezer berririk asmatzen, ez dugu apurtzen ezarrita dagoenarekin:
- Hau azterketan sartzen da ?
- Nola ikasi behar dugu ?
Irakaslea irakaslea da. Klaseak emateko dago, horixe baita bere eginkizun nagusia. Gainera berak ebaluatzen gaitu eta berak erabakitzen du zer ikasi eta nola ikasi.
Guk, ikasleok ez dugu ezer zalantzan jartzen, ohituta gaude eta hori da espero duguna, hain zuzen. Bestela, horrela izango ez bazen, galduta aurkituko genuke geure burua, eredu barik, jakin ezinik zein bide jarraitu behar genukeen.
Apur ditzagun oztopoak, mugak !
Hezkuntza aldatu behar dela esaten dugunean, zergatik ez gara gugandik hasten ? Gutako bakoitza da protagonista.
Irakaslea laguntza eskaintzen duen pertsona bat baino ez da zalantzak argitzeko norberak baliabide guztiak agortu dituenean. Gauzak ukitu behar dira, ikusi, sentitu, ikertu. Ikasleak zientzialari txikiak izan behar dira euren hutsegiteetatik ikasiz.
Horregatik izenburuan datorren esaldiari zentzua aurkitzen diogu. Gauzak zalantzatan jarri behar dira baina kritika eraikitzaile batekin, hau da, konponbideren bat bilatzen, saiakerak egiten.
Laburbilduz, hauxe da Konstruktibismoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario