Zergatik blog bat egiten egotea
baliagarri izan daiteke HH- ko irakasle izango garenontzat?
Azken aste hauetan,
gure blogean ikusi izan duzuen bezala, blogak nola egiten diren eta nola
funtzionatzen duten ikasten ibili gara eta klasean eztabaida sortu da ez
zegoelako oso argi hau jakitea zer nolako eragina izan zezakeen Haur
Hezkuntzako eskola batean lanean egongo garenean. Beraz, honi buruz hausnartzen egon ondoren hainbat
alde positibo ikusi izan ditugu eta hori dela eta, zuekin konpartitzea erabaki
dugu:
Hasteko, IKT-ek aukera
ugari ematen dizkigute gure artean errazago komunikatzeko. Beraz, gizartean
IKT- ak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren bitartean, eskola atzean
gera ezin daitekeen erakundea dela uste dugu.
Haur Hezkuntza ez dute soilik 0-6 urte bitarteko haurrek osatzen. Hezkuntza
esparrua askoz ere zabalagoa da, hau da, maisu-maistrak, espazio fisikoak,
gurasoak … bertako partaideak ere badira.
Haien artean eskolan harreman ugari ematen dira, irakasle- ikasleen artean,
irakasle-irakasleen artean , irakasle- gurasoen artean …
Gure ustez, maisu
maistrok etengabeko formakuntzan aritu behar gara. Horretarako, gizartearen
beharrizanetara eta aurrerapenetara egokituz. Hori horrela izanda, IKT-ak eta
bereziki blog-ak baliabide itzela izan daitezke esparru hauek guztiak
harremanetan jartzeko. Modu honetan, gure hausnarketak, ideiak, ezagutzak …
beste irakaslerekin partekatzeko aukera izango dugu, irakaskuntza- ikaskuntza
prezesua gero eta eraginkorragoa izan dadin.
Horrez gain,
gurasoekiko harremana ere, hurbilagoa izan daiteke ezin ahaz dezakegulako
irakasleok gurasoekin etengabe elkarlanean aritu behar garela eta IKT-ak
komunikazio tresna egokia direla, hain zuzen ere, elkarlan hori ahalik eta hobea izan dadin
bermatzeko.
Hona
hemen adibide batzuk benetan erabilgarria izan daitekeela ikus dezazuen:
IRAKASLEEN ARTEKO ELKARTRUKEA:
IKASTETXE BATEN ADIBIDEA:
Aste honetan
unibertsitatean egon den hitzaldi batera joan gara. Bertan Portugaleteko eskola
batek Ikt-ak nola erabiltzen zituzten azaldu zuen. 2 urtetik hasita erabiltzen
hasten ziren eta ordenagailuak aukera ematen zien, gaixorik egotekotan haien
pasahitza sartuz egon ez ziren saioak ikusteko, ariketak egiteko, jolasteko,
irakasle eta gurasoak harremanetan ipintzeko, klasean egindakoa haien blogean
islatzeko … Hona hemen web orrialdea
(hala ere, esan dugun bezala azaldutako gauzetara sartzeko pasahitza behar da):
Ondorioz, argi dago,
egiten ari garena etorkizun baterako baliagarri izango zaigula, baina benetako ikas komunitatea lortu nahi
badugu, etengabeko berrikuntzan egon behar gara eta berria dena alde batera
utzi beharrean gizartearen beharrizanetara egokitu . Horretarako, JAKINMINEZ ikasteko
prest egotea beharrezkoa da.
Baliagarria .... Blog-a
Elkarlana .... komunikazioa
"Guk, irakasleok, ez dezagun aurreko bidea jarraitu...etorkizuna alda dezagun!"
No hay comentarios:
Publicar un comentario