lunes, 12 de marzo de 2012

IRAKASLEEN JARRERA TEKNOLOGIA BERRIEKIKO

Gaur egun teknologia berriak hartzen ari diren garrantzia kontuan izanda, argi dago irakasleok jakinminez aritu behar garela mundu berri honi ateak zabaltzeko, baina zein izan behar da irakasleok mantendu behar dugun jokabidea? Zertan datza jarrera hau?

Gure uste apalean, badaude jokabide batzuk arreta mantentzen laguntzen dutenak, lasaitasuna, jarrera baikorra, jakinmina, interesa eta  motibazioa, besteak beste.

Lasaitasuna lortzeak garrantzia handia dauka honetan baina gure helburu nagusia lasaitasun hori nola lortu ikastea da. Horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu gure buruarekin bakean egotea, horretan, musika eta arnasketa ariketak lagungarriak izan daitezke giroa lasaitzeko aukera ematen digutelako eta, era berean, gure kanpoko ardurak eta arazoak alde batera uztea eragiten dutelako, honela gure lana eraginkorra izan dadin.

Bestalde, jarrera baikorra izateak gure barneko kuriositatea ahalbidetzen du eta hori ahalbidetzen dugun heinean prest egongo gara gure beldurrei aurre egiteko eta ikaste prozesu horretan beharrezkoa den ausardia lortzeko. Horrela, giro motibagarri, alaia eta atsegina lortuko dugu.


"Arrakasta porrotaren bedurra gainditzean datza"



INTERESA ---- JAKINMINA
JARRERA BAIKORRA  ----  LASAITASUNA

No hay comentarios:

Publicar un comentario