martes, 10 de abril de 2012

2.ARTIKULUA "GURE LANA"


Portafolioa Elakrrikertuz proiektuan

Elkarrikertuz proiektua hasieran, Haur hezkuntzan zentratu zen baina, gaur egun, beste espezialitate batzuetara hedatu da esperientzia.

Helburua: ikasleek zein irakasleek portafolioak sortzea, esperientzia, gertakari eta pentsamendu garrantzitsuenak batuz.

PORTAFOLIOA ELKARRIKERTUZ PROIEKTUAN:

Cochram-Smith-ek eta Lytle-ek norabide aldaketa proposatzen zuten irakasleen prestakuntzan eta galdera batzuen bitartez praktikari zentzua ematen saiatzen dira (nor naiz ni irakasle moduan?; ze zentzu du haurrentzat hemen lantzen ari garena?; zer lortu nahi dut gelan eta zergatik?; nolako erlazioa dago nire esfortzuen eta komunitateko esfortzuen artean?; …)

Portafolioa: tresna erabilgarria, zeinaren bitartez zerbitzu ugari eskaintzen diren eta ikaskuntza prozesu ugari eragiten duen, ebaluaziotik kooperazioraino, hartu-emanetarako eta informazioaren hedapenerako.

Hala ere, hitz ugari daude portafolio hitza definitzeko: ikaskuntza eta ebaluazio metodologia, bitartekoa…

PORTAFOLIOAREN GARAPENA IKERKETA NARRATIBO MODUAN:

Irakaslearentzat portafolioa zera da: hausnarketa, kritika eta elkarrekintza garatzeko tresna. Bertan, bizi izandako esperientziak agertzen dira.

Ikasleek sortutako portafolioetan hausnarketak, elkarrekintza, testu interesgarriak, irudi esanguratsuak, bideo erakargarriak eta bestelako gauzak agertu dira.

Portafolioaren antolakuntza eta elementuak

Kartoizkoa izan daiteke edo blog batean egon.

1 comentario: