1. INFORMAZIOAREN GIZARTEA, TEKNOLOGIAK ETA HEZKUNTZA
5 hitz gako:
- Globalizazioa
- Komunikazioa
- Informazioa
- Ezagutza
- Pribatutasuna
Laburpena: orain arte "globalizazio" hitza teknologia berriei atxikitu izan da. Hala ere, teknologia berriak ez dira globalizazioaren sortzaileak; izan ere, globalizazioa jadanik bere lekua zuen aurreko mendean (esaterako, elikagaiak itsasontziz transportatu behar zirenean herrialde batetik bestera). Beraz, teknologia berriek ahalbidetu dute globalizazioaren prozesu hori. Lehenengo gai honetan teknologia berrien alde onak (informazioa lortzeko erraztasuna, komunikazioa erraztu...) eta alde txarrak (teknologiaren menpekotasuna, pribatutasun eza...) aipatu dira eta hezkuntza arloan honek dituen arazoak (informazio larregi, formakuntza exijentziak...) eta erronkak (irakaskuntza metodoak berregituratu, "telformazioa"...) ere agertzen zaizkigu.
Galderak:
1) Teknologia berririk gabe bizitzeko gai izango ginateke?
2) Teknologia gizakien menpe edo teknologiaren menpeko gizakiak bihurtzea?
2. HEZKUNTZA TEKNOLOGIA, DIZIPLINA PEDAGOGIKOTZAT
5 hitz gako:
- Ikaskuntza-irakaskuntza
- Konduktismoa
- Metodologia
- Hezkuntza
- Pedagogia
Laburpena: Hezkuntza teknologiari buruz aurreiritzi pilo sortu dira eta hauxe eraginkorra izan dadin honen funtzionamendua nolakoa izan beharko litzateke jakin nahi da. Gaur egun, Hezkuntza Teknologiaren eremua, komunikazio eta informazio teknologia eta hezkuntzaren artean sortutako erlazioan oinarritzen da. Etengabeko interakzioa egon behar da bi testuinguru hauen artean.
Esan beharra dago, hezkuntza teknologiaren garapena izugarrizkoa izan dela azken bolada honetan, eta orain horren ondorioz, bere lan ildoak zabaldu egin direla gaur egun honako hauek direlarik:
Galderak:
1) Teknologia hezkuntzarako beharrezkoa?
2) Teknologia hekzuntzan: non dago muga? etengabe erabili beharra dago?
No hay comentarios:
Publicar un comentario