lunes, 20 de febrero de 2012

EGUNKARIA

Egun on talde!

Astelehena da eta hemen gaituzue berriro ere.

Oraindik trebetasun handirik ez daukagu baina gure kabuz trasteatzen hainbat gauza egiten lortu dugu eta zuekin konpartitu nahi ditugu. Aste honetan argazkiak igotzen, diseinua aldatzen, estekak jartzen eta sarrerak egiten ibili gara (guretzat mundu ezezagun hau ulertu nahian).

Beste hainbat gauza egiteko zailtasun handiagoa izan dugu baina gure JAKIN-MINEZ baliatuz irakasleak zein ikaskideek aportatu dituzten ezagutzetatik gauza asko ikasi ditugu:

Bideoak igo: Guztiok URL-a (web orria) kopiatuz bideoak igotzen badakigu baina aste honetan beste modu batean egiten ikasi dugu eta zuekin konpartitu nahi dugu. Sarrerak egitean idazteko bi kode agertzen zaizkigu eta modu berri honetan bideoak igotzeko "edicion HTML" deritzona erabili behar dugu.
Behin hori prest egonda on-line dagoen bideo bat aukeratu behar dugu. Bertan "compartir" eta "insertar" klikatu behar dugu eta agertzen den kode hori gure sarreran kopiatuz bideoa beste era batean igotzea lortuko dugu.

Lexiko berria:  "Gadgets"-ak zer diren ikasi dugu eta honek gure blogaren diseinua hobetzen lagundu digu. Interesgarria iruditzen zaigun beste hitz bat "interfaz" da; honek gure blogean lanean ari garenean aukera ematen digu guretzat errazagoa den modu batean aritzeko.

"TEKNOLOGIA BERRIAK, GURE EZAGUTZEN ITURRI"

ikasi      ---      interesa
trasteatu       ---     pozik




No hay comentarios:

Publicar un comentario